XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Durangoko Azokaren zilarrezko urteaElkar argitaldariak eta IZ disketxeak izango dute stand kopururik handiena, Zabaltzen distribuitzailearekin batera.
Gaur hasi eta datorren igandera bitartean zabalik izango ditu ateak Durangoko 25. Azokak.
Urtero bezala, euskal liburuen argitaletxe eta disketxe guztiek euren standak izango dituzte azken aldiko ekoizpen berriak erakusteko, orotara laurogeitabat argitaldari ehun eta hogeitasei standetan egokiturik.
Azokak dirauen lau egunetan goizeko 10`30etatik eguerdiko 14`00etara eta arratsaldeko 16`30etatik iluntzeko 21`00etara bitartean zabalik egongo dira ateak euskal liburu eta disko berriak ikusi edo erosi nahi dituenarentzat.
Sarrera hitzaldia Henriette Aire, Urepelen jaio eta Baionan bizi den idazleak egingo du gaur arratsaldeko 6`30etan.
Gerediaga Elkarteak atondutako hogeitabostgarren edizio honekin zilarrezko urtea betetzen delarik, urtemuga ospatzeko ekitaldi bereziak iragarri dituzte antolatzaileek: Antton Valverde eta Xabier Leteren arteko kantaldia (abenduak 7) edota Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrea (abenduak 9).
Elkar liburu argitaldari eta diskaetxea, IZ disketxea eta Zabaltzen distribuitzailea dira aurten ere standik gehien ipiniko dituztenak.
Ondoren Erein, Lur, Arabako Foru Aldundia eta Bilbo Bizkaia Kutxa.
Sarrera hitzaldiaz aparte, gaurko egitarauak disko aurkezpen bakar bat baino ez du izango, arratseko 21`00etan Ezkurdiko Jai Alai pilotalekuan Gontzal Mendibil eta Kepa Junkerak egingo dutena.
Mendibilek
Hala ere protagonista nabarmenenak haur literatura eta helduen literaturako argitalpen berriak izaten dira.
Aurten ordea, helduen literatura zaleek ez dute aurreko urteetako nobedade gosea ase ahal izango, idazle ospetsuen liburu berri gutxi bait dago.
Sendoa etxeak literatura sailari ekin diola da notizia nagusia, Patxi Ezkiagaren nobela
Elkarrek ere badakar sail berririk, Branka, Sarrionandiaren gazteentzako liburu batekin
Ereinek bi elaberri aurkeztuko ditu: Joxe Belmonteren
Susak bi narrazio liburu agertuko ditu: Edorta Jimenezen
Era teknologikoari lotutako bizimodu berriak gauza asko galbidean jarriko baditu ere,
Poesiak badu, beraz, zereginik gizarte modernoan, eta poesiaren alde jokatu beharra aldarrikatuko du Airek.
Bere kasa egindako gogoetak izango dira Airek eskainiko dituenak,
Henriette Aire Baionan bizi da.
Maiatz aldizkari eta argitaletxearen inguruko taldearen partaide da eta poema liburu bat du kaleratua argitaletxe horretan: